EspañolEnglishEuskara
Zure irizpidea landu eta adierazi

Konkordia jokoen helburua jokalari bakoitzak azken hitza izatea da.
Jokoaren edukiak balioduntzat ez onartu zure irizpidearen aurkakoak badira!

Iritziak egiaztatzeko, benetako munduko kideekin eztabaidatu. Zure irizpideak defendatu, besteenak entzun eta... Nork daki? Agian zure lagunak modu berri eta harrigarri batean ikusteko baliabideak aurkituko dituzu!

Edukiak lurrera bota

Konkordia joko bakoitzak zure izaera kritikoa erabiltzeko edukiak proposatzen dizkizu. Jokoaren edukiak hankaz gora jartzeko zure irizpidea erabili.

Lehenengo jokoa Erlijio eta Kontzientzia-askatasunari buruzkoa da.
Galdera asko mahaigaineratu ditzakezu, adibidez:

- Zein da zure jarrera Kontzientzia-askatasunari buruz?
- Zein alderdi bereziki kezkatzen edo interesatzen zaitu?
- Jokoaren zein edukiekin konforme ez zaude?
- Zure kideen irizpide berekoa al zara?
- Uste ez zenuen pertsonekin ados egotea edo bat ez egitea harritu al zaitu?
- Zure iritziren bat aldatu al da zure kideekin egiaztatzerakoan?
- Eta zure baratzeko baratxuriak diren beste galdera asko, balio gehien dutenak bait dira ;)

Topikoak lurrera bota

Bideo-joko diseinatzaileek lehentasun bakarra dugu: jokoa behar adin interesgarria aurkitu dezazun zure denboraren parte bat erabili nahi izateko. Hala ere, askotan sinplistegiak izaten gara eta munduaren ikusmen estereotipatua eta manikeoa aurkezten dugu. Zer pentsatzen duzu?

- Zer iruditzen zaizu jokoaren azken etsaia emakume bat izatea?
- Garbikunde Takoiduna pertsonai estereotipatu bat al da?
- Zer deritzozu "Garbikunde Takoiduna" izenari buruz?
- Blogariak pertsonai estereotipatuak al dira?
- Jokoak lehiakortasuna sustatzen al du? Eta talde-lana?
- Trofeoen truke jokoak zure irizpide pertsonala erosten al du?
- Aukeratu ahal bazenuke, estereotipo edo eufemismoaren alde egingo zenuke?

Guztia zalantzan jarri... Zure eskubidea bait da!
JUEGO
GAME
JOKOA
INFORMACIÓN
INFO
ARGIBIDEAK
MECÁNICA
MECHANICS
MEKANIKA
TU CRITERIO
YOUR OPINION
ZURE IRIZPIDEA
AYUDA
HELP
LAGUNTZA
DESCÁRGALO
DOWNLOAD
JAITSI
¡Piensa, debate, desmonta tópicos y cuestiónatelo todo!
Think, debate, demolish clichés and question everything!
Pentsatu, eztabaidatu, topikoak lurrera bota eta guztia zalantzan jarri!
FFBB Logo