Konkordia jokoen helburua jokalari bakoitzak azken hitza izatea da.
Jokoaren edukiak balioduntzat ez onartu zure irizpidearen aurkakoak badira!
Iritziak egiaztatzeko, benetako munduko kideekin eztabaidatu. Zure irizpideak defendatu, besteenak entzun eta... Nork daki? Agian zure lagunak modu berri eta harrigarri batean ikusteko baliabideak aurkituko dituzu!
Konkordia joko bakoitzak zure izaera kritikoa erabiltzeko edukiak proposatzen dizkizu. Jokoaren edukiak hankaz gora jartzeko zure irizpidea erabili.
Lehenengo jokoa Erlijio eta Kontzientzia-askatasunari buruzkoa da.
Galdera asko mahaigaineratu ditzakezu, adibidez:
- Zein da zure jarrera Kontzientzia-askatasunari buruz?
- Zein alderdi bereziki kezkatzen edo interesatzen zaitu?
- Jokoaren zein edukiekin konforme ez zaude?
- Zure kideen irizpide berekoa al zara?
- Uste ez zenuen pertsonekin ados egotea edo bat ez egitea harritu al zaitu?
- Zure iritziren bat aldatu al da zure kideekin egiaztatzerakoan?
- Eta zure baratzeko baratxuriak diren beste galdera asko, balio gehien dutenak bait dira ;)